Produktdetails
  • Verlag: Ediciones Beta III Milenio, S.L.
  • Seitenzahl: 96
  • Erscheinungstermin: Februar 2020
  • Baskisch
  • Abmessung: 210mm x 140mm
  • ISBN-13: 9788417634377
  • ISBN-10: 8417634371
  • Artikelnr.: 65952706
Autorenporträt
Ainhoa Elordi Etxabe Aulestiko, Iturritze baserrian jaioa 1970ko ekainaren 22an, eta handik gutxira Lekeitiora abiatu, Lekeitio bihurtu zelarik Ainhoaren herri kuttuna. Lekitxar peto-petoa. Hiru seme alaben ama, beti aritu izan da gazte eta umeekin zerikusia izan duten lanetan. Idazteko zaletasuna betidanik izanik. Ikasketak burutu orduko Lekeitioko Udaletxerako gazteen aisialdiko programan aritua. Itzultzaile lanak ere burutu izan ditu, Canadako "Toronto Star" egunkari batekin. Kolaborazioak egiten ditu hamabostero Valentziako irrati saio baten, saio horretan bere olerkiei buruz hitzegiten da, baita Euskal literaturaren inguruan ere. "Mar de Musses" deitzen da saio hori. Ingeleseko irakaslea, Lehen Hezkuntzako diplomatura alor honetan, irakaskuntzan esperientzi zabala, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Helduen Heziketan lanean aritu izana urteak zehar. Gaur egun, Ispasterko Eskolako ikasketa Burua, eleaniztasun proiektuaren arduraduna, Lekeitioko Futbol Taldeko burua eta eskualdeko "Hitza" egunkarian kolaborazioak egiten ditu. Bere lehen olerki liburua, "nire bizipenen olerki bilduma" da, 2018ko uztailean argitaratuta.