Teoría y práctica de la educación en derechos humanos = Giza eskubideen hezkuntzaren teoria eta praktika
Lan honen bidez tresna erabilgarri eta emankorra eskaini nahi diegu
hezkuntza-prozesuetan eta hezkuntza-pedagogiekin lan egiten duten
guztiei, irakaskuntza arautuan (ikastetxe eta institutuetan),
arautu gabean (gazte-taldeetan, aisialdiko eskoletan, kultur
elkarteetan) nahiz informalean (senide eta lagunartean) ari direla
ere. Hezkuntzaren alorrean jardun berriak sortzeko hausnarketa
bultzatzeko ideia eta proposamenak jaso ditugu testuan, ikuspegi
praktiko, pedagogiko eta eraldatzaile batean oinarrituta. Lan honen
bidez, giza eskubideak hezkuntza-prozesu osoaren oinarrizko eta
ezinbesteko edukitzat eta hezkuntzako curriculum osoan landu
beharreko zehar-metodologiatzat hartu nahi dira. Hauxe izan da gure
azken helburua: giza eskubideen kultura bat osatzea, pedagogia
goitik behera eraldatzeko bitarteko egokiena delakoan. Hortaz, giza
eskubideetan oinarrituta eta haiek tresnatzat hartuta jorratzen den
hezkuntzarako teoria eta ikuspegi praktikoa uztartzen dituen
testu-sorta osatu nahi izan dugu, azken batean.
Sitemap: 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20